XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Usoa animalia apala eta otzana da; otsoa berriz, basatia eta zakarra.

Pertsonak ere batzuetan usoak bezala portatzen gara eta besteetan otsoak bezala.

Non portatzen gara uso bezala eta non otso bezala? Hemen erantzuna: KANPOAN USO ETXEAN OTSO.

Badakizu hegaztiak ilunarekin batera lotaratzen direla eta eguna argitu orduko kantari hasten.

Urte askotan bizi nahi baduzu, hara hemen aholku bat: MUNDUAN NAHI DUENAK LUZAROAN BIZI OILOEKIN OHERA ETA TXORIEKIN JAIKI.

Atseginez eta geure gogoz egiten ditugun gauzetan ez gara nekatzen.

Adibidez: Nekanek 7. maila egiten du ikastolan.

Textu liburuak ez zaizkio batere atsegin; oso gogoz kontra ireki ohi ditu liburu hauek.

Ikasten orduerdi bat egin orduko, asperturik, kalera edo lagunen baten etxera joaten da.